Objectifield, zer dago produktu baten atzean?

Badira pare bat urte Gary Hustwitek diseinu grafikoan oinarritutako Helvetika filma kaleratu zuela. Izan zuen arrakasta ikusirik aurten dokumental berria estreinatu du mundu osoan zehar tur bat eginaz. Film berriaren izena Objectified da eta oraingo honetan diseinu industriala du gaitzat.

Objectifield filmean produktu baten bizi zikloa azaltzen da sektore honetako gaur egungo pertsonai garrantzitsuenen eskutik, ala nola, Naoto Fukasawa, Ronan & Erwan Bouroullec, IDEO estudioa eta Karim Rashid.

Aukera paregabea diseinu munduan sartzen hari garen gazteok lan mundu honetan zer aurkituko dugun ezagutzeko eta baita diseinua zer den ez dakien jendeak era sinple batean diseinu industriala zer den ikusteko.

Informazio gehiago: www.objectifiedfilm.com