Dimentsio berriak gure eskura, Fujifilm FinePix Real 3D
Norbaitek pentsatzen badu 3Dko betaurreko gorri eta urdinak pasa den hamarkadako ume jostailua dela adi irakurri artikulua, Fujifilmek FinePix Real 3D argazki kamera kaleratuko baitu 2010ean Japonian.
Argazki kamera berritzaile hau bi lentez osaturik egongo da eta gehikuntza honi esker argazkiak hiru dimentsiotan gozatzeko aukera eskainiko du. Sistema berri hau gizakiok irudiak jasotzeko dugun eran oinarritu da, hau da, distantzi jakin batez aldenduta dauden lenteek momentu berean argazkia aterako dute bi angelu desberdin jasoz.