Objectifield, zer dago produktu baten atzean?

Badira pare bat urte Gary Hustwitek diseinu grafikoan oinarritutako Helvetika filma kaleratu zuela. Izan zuen arrakasta ikusirik aurten dokumental berria estreinatu du mundu osoan zehar tur bat eginaz. Film berriaren izena Objectified da eta oraingo honetan diseinu industriala du gaitzat.

Objectifield filmean produktu baten bizi zikloa azaltzen da sektore honetako gaur egungo pertsonai garrantzitsuenen eskutik, ala nola, Naoto Fukasawa, Ronan & Erwan Bouroullec, IDEO estudioa eta Karim Rashid.

Aukera paregabea diseinu munduan sartzen hari garen gazteok lan mundu honetan zer aurkituko dugun ezagutzeko eta baita diseinua zer den ez dakien jendeak era sinple batean diseinu industriala zer den ikusteko.

Informazio gehiago: www.objectifiedfilm.com

RFID, barra-kodearen oinordekoa

rfid tagaMarradun irudia urte askotan produktu guztietan ikusi ostean, hasi dira Europako zenbait enpresa eta supermerkatuetan XXI. Mendeko teknologia dakarren barra-kode berria ezartzen.Sistema berri honek RFID (Radio Frequency IDentification, irrati frekuentzia bidezko identifikazioa euskaraz) du izena eta, naiz eta gaur egun zenbait sektoreetan erabiltzen den, artikulu honek logistikan eta produktuetan izan ditzakeen aplikazioak aztertuko ditu.

RFID teknologiak datuen pilaketa eta berreskurapena ahalbidetzen du eta, barra kodeak ez bezala, uhin elektromagnetikoen bidez irakurketa hau urrutira egiteko aukera eskaintzen du. Sistema hau hiru atalez osatzen da: tagak, irakurleak eta grabatzaileak.

Leer más

Dimentsio berriak gure eskura, Fujifilm FinePix Real 3D

FinePix Real 3DNorbaitek pentsatzen badu 3Dko betaurreko gorri eta urdinak pasa den hamarkadako ume jostailua dela adi irakurri artikulua, Fujifilmek FinePix Real 3D argazki kamera kaleratuko baitu 2010ean Japonian.

Argazki kamera berritzaile hau bi lentez osaturik egongo da eta gehikuntza honi esker argazkiak hiru dimentsiotan gozatzeko aukera eskainiko du. Sistema berri hau gizakiok irudiak jasotzeko dugun eran oinarritu da, hau da, distantzi jakin batez aldenduta dauden lenteek momentu berean argazkia aterako dute bi angelu desberdin jasoz.

Leer más