RFID, barra-kodearen oinordekoa
Marradun irudia urte askotan produktu guztietan ikusi ostean, hasi dira Europako zenbait enpresa eta supermerkatuetan XXI. Mendeko teknologia dakarren barra-kode berria ezartzen.Sistema berri honek RFID (Radio Frequency IDentification, irrati frekuentzia bidezko identifikazioa euskaraz) du izena eta, naiz eta gaur egun zenbait sektoreetan erabiltzen den, artikulu honek logistikan eta produktuetan izan ditzakeen aplikazioak aztertuko ditu.
RFID teknologiak datuen pilaketa eta berreskurapena ahalbidetzen du eta, barra kodeak ez bezala, uhin elektromagnetikoen bidez irakurketa hau urrutira egiteko aukera eskaintzen du. Sistema hau hiru atalez osatzen da: tagak, irakurleak eta grabatzaileak.
Taga antena bat daraman itsasgarri bat da eta edozein materialetan itsatsi daitekeenez produktu guztiek eraman dezakete. Irakurlearen eginbeharrak taga eta irakurlearen arteko komunikazioa ahalbidetzeko energia sortzea da eta tagari erabiltzaileak eskatutako galdera egitea ostean tagak erantzuna bidaltzeko. Bestalde, grabagailuak tagean informazioa ezartzea du helburu eta zenbait modelok taga duen produktu horri dagokion barra-kodea inprimatzeko gaitasuna dute.

Barra-kodeak RFIDarengatik aldatzeak onura ikaragarriak ekar ditzake produktu baten merkaturatze prozesu osoan. Biltegien sarrera eta irteeretan irakurleak ipintzeak, adibidez, jasotako produktuen definizio eta kopurua segundo gutxitan jakiten lagunduko luke. Sistema berdinaren bidez, merkatal zentroetako ordainketa kutxetan, erosketa karrotik atera gabe eta segundo gutxitan jakingo litzateke ordaindu beharrekoa, honela ilara luzeak ekidinez.
Bestalde, produktuak sistema honen bidez etiketaturik egonda produkzio sail bakoitzean zenbat denbora igarotzen duten eta momentu horretan beraien kokalekua jakiten lagunduko lukete, prozesuak optimizatzeko aukera emanik.